XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) Ahmed inspektore-burua iritsi zen bi poliziarekin.
Leila zain zeukaten lekuan gelditu zen autoa.
Leilak azokako neskamearena kontatu zion Ahmedi, eta gero etxe zaharra seinalatu zion.
- Fatima neskameak esan duenez, emakume europar bat dago gaixo logelan
- Fatimak sekula ez omen du emakume hori ikusi, eta logelako atea beti itxita omen dute.
- Agian hauxe izango da bila gabiltzan etxea.
- Baina ziur jakin behar dugu
- Agian ez da Christine Farrow izango; benetan gaixo dagoen emakumeren bat izango da beharbada.
- Ziur egon behar dugu, bai
- Neu sartuko naiz barrura emakume hori nor den jakiteko.
- Baina nola sartu?
- Itxaron dezagun neskamea kanpora irten arte.
- Berak lagunduko digu agian.
Auto barruan gelditu ziren, zain.
Bostak jo eta berehala, Fatima berriro irten zen etxetik.
Saskia zuen esku batean eta giltza-sorta bat bestean.
Leila eta Ahmed autotik irten ziren.
Leilak Fatima geldiarazi zuen, eta polizi txartela erakutsi zion.
- Kanpotarra da
- Eta logelan dagoen emakumea, zer?
- Ez dut inoiz ikusi
- Logelako atea giltzaz itxita dago beti.
- Baina sekula ez baduzu ikusi, nola dakizu emakumezkoa dela?